'Urola Kosta eskualde sortzailea' ekimeneko azterketaren emaitzak emango dituzte ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 14a, 10:57
Eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean eskualdeko sektorearen azterketa egin du UKUEk.

UKUEren egoitzan izango da ekitaldia, 16:30etik 18:00etara. Horrekin batera, sormen eta kultura industria  indartzen eta profesionalizatzen lagunduko duen ekintza-plana aurkeztuko dute.

Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kosta eskualde sortzailea egitasmoa jarri du martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Horren helburua da eskualdean kultura eta sormenezko industria alor ekonomiko sendo gisa garatzea. Horretarako, alor horretako ekoizleek dituzten gaitasunak eta balioak identifikatu eta horien garapena sustatzea da asmoa.

Hala, eragile, profesional eta enpresekin elkarlanean eskualdeko sektorearen azterketa egin du UKUEk eta  sektorea indartzen eta profesionalizatzen lagunduko duen ekintza-plana zehaztu. Bihar egingo dute azterketaren emaitzen aurkezpena, eta baita planarena ere.

UKUEren egoitzan izango da ekitaldia, 16:30etik 18:00etara. Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako saileko ordezkari Joseba Amondarainek, Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol saileko ordezkari Maria Jose Telleriak eta azterketa dinamizatzeko kontratatu duten C2+i enpresako Roberto Gomez de la Iglesiak, Igor Iturain udal elkarteko lehendakariak eta UKUEko enpresa zerbitzuetako arduradun Eli Uzkudun zein Idoia Etxarrik hartuko dute parte. 

Bertaratu nahi dutenek izena emateko aukera dute, 943-890808 telefonora deituta edota enpresa@urolakosta.eus helbidera idatzita. Gaur da azken eguna.