Zarauzko Udala Mendilauta, Aresti eta Axular kaleetan saneamendu sarean mantentze lanak egingo ditu astelehenean eta asteartean. Horretarako, errepide zati bat okupatuko dute, eta beraz, ibilgailuen joan-etorria mugatuko da gune horretan. Hala ere, Borghetto komunitatean eta Aresti kaleko garajeetan sartzeko aukera izango da.
Horretarako ibilbidea aldatu egingo dute, ordea: Aresti kaletik, golfaren ondoko sarreratik, egin beharko dira sartu-irten guztiak, eta ez Mendilautatik, ohi bezala.