Irudietan: Harri-jasotze erakustaldia izan da Zelai Ondoko Jaietan

Zarauzko hitza 2017ko eka. 18a, 13:34

Jai giroa izan da goizean goizetik Zelai Ondo auzoan.

Zelai Ondoko jaietan murgilduta daude auzotarrak. Gaur goizean Bola eta Toka Txapelketa izan da Andres Illarramendiren omenez. Eguerdian, Izeta Harri-Jasotze Eskolako kideeek erakustaldia eman dute, eta ondoren Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia ataleko kideek haurrei pisua nola igo behar den erakutsi diete. 14:00etatik aurrera auzo bazkaria egingo dute Zelai Ondon.