Hegoaldeko Mugara Karabanari buruzko hitzaldia izango da asteartean

kudeatzailea 2017ko eka. 19a, 14:01

Antoniano aretoan izango da, 19:30ean hasita.

Hegoaldeko Mugara Karabana antolatzen ari da Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa, Gipuzkoatik ere Melillara autobus bat joateko. Horretarako, astearte honetan, ekainaren 20an, hitzaldi informatibo antolatu du Hotz-Zarautzek; 19:30ean izango da, Antoniano aretoan.

Aurrena, iazko Greziako karabanaren bideoa emango dute, eta, ondoren, Hegoaldeko Karabana aurkeztuko dute. Karabanan parte hartu nahi dutenek hilaren 30a bitartean eman ahalko dute izena, abriendofronteras.net helbidean. Irteera uztailaren 14an egingo dute.