Atzo arratsaldean jazo zen ezbeharra. 17:00ak aldera, Pukas enpresak Oiartzunen duen Olatu lantegian sutea piztu zen. Donostiako, Bidasoako, Legazpiko, Tolosako eta Zarauzko suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten, Ertzaintzaz, Udaltzaingoaz eta DYAko langileez gain. Kea arnasteagatik eta beroagatik, Olatuko langile bat zein hainbat suhiltzaile artatu behar izan zituzten industriagunean bertan. Gainerakoan, ez zen kalte pertsonalik izan. Inguruko lantegi nahiz baserriak hustu zituzten. Pabilioia kiskali egin da.