Igandean egin zuten Torreoi inguruan yoga saioa, Lotuz akademiako ordezkariek gidatuta. Jende ugari bildu zuen ekitaldiak, eta Torreoia Bizirik taldeko kideek adierazi dute "arrakastatsua" izan zela. "Eguraldia primerakoa, txoriak txioka eta belar moztuaren usain ederra... Gozatu genun saioa Mar eta Edithen eskutik", nabarmendu dute.