Laguntzak emango dituzte euskara ikasleentzat

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 22a, 10:42

Uztailaren 17a bitartean egin daitezke eskaerak.

Zarauzko Udalak diru laguntzak eman ohi dizkie euskara ikasi duten zarauztarrei, baita UEUko ikastaroak egin dituztenei ere. Zentzu horretan, 2016-2017 ikasturtean euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten herritarrek laguntza eska dezakete dagoeneko. Era berean, UEUko ikastaroak egin nahi dituzten
herritarrei ere matrikula gastuetarako diru laguntza emango diete.

Bi baldintza bete beharko dituzte eskatzaileek: alde batetik, ikastaroa jaso bitartean udalerrian erroldatuta egotea, eta bestetik, gutxienez ere ikastaroko orduen %80a jaso izana.

Interesa dutenek Zarauzko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskaera orriak. Uztailaren 17a da eskaera egiteko azken eguna.