Lau mende otoitzean eta lanean

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 22a, 11:14
Sor Maria Nieves, abadesa, eta Sor Gloria Gesalaga 'Zaldibi' zarauztarra (Gari Berasaluze).

Zarauzko eraikin zaharrenetakoa da Santa Klara komentua, 1610ean sortua, eta ordudanik bertan bizi izan dira moja klaratarrak. Hil honen bukaeran joan egingo dira, eta bihar omendu egingo ditu udalak; 19:00etan izango da agur kontzertua Santa Klaran bertan, Zarauzko Abesbatzaren eskutik. Urola Kostako Hitzak erreportaje zabala landu zuen 2005ean komentuaren inguruan, Lau mende otoitzean eta lanean izenburupean (ondorengo artxiboetan irakurgai).