Ibilgailu klasikoen topaketa egingo dute Zestoan, bihartik igandera. Ipar Euskal Herrikoak eta Frantziakoak dira parte hartzaileak; guztira, 29 ibilgailu klasiko ikusteko aukera izango da. Zestoan bihar eta igandean erakusketak egiteaz gain, Gipuzkoan, Nafarroan eta Bizkaiko kostaldean barrena ibiliko dira ibilgailu klasikoak eta beren jabeak asteburuan. Zarautzen larunbat arratsaldean egingo dute geldialdia, 18:00etan, Lege Zaharren enparantzan.