'El otro pacto de Santoña' liburua aurkeztuko dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 22a, 18:37

Photomuseumek antolatu eta udalak sustatzen duen Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, El otro pacto de Santoña liburua aurkeztuko dute bihar, museoan 18:00etan. Egileak eurak arduratuko dira aurkezpena egiteaz: Iñaki Anasagasti eta Koldo San Sebastian, hain zuzen ere.