“Selekzioari laguntzea izango da nire egitekoa Sorian”

Urola Kostako Hitza 2017ko eka. 23a, 11:23
Jon Agirre Jira Birako txirrindularia.

Jon Agirrek aurreneko aldiz parte hartuko du Espainiako Txirrindularitza Txapelketan Jira Bira taldekoak. Bihar izango da Sorian (Gaztela Leon, Espainia), Elite eta 23 urtez azpikoen errepideko lasterketan.

Jon Agirrek (Arroabea, Zestoa, 1997) aurreneko aldiz parte hartuko du Espainiako Txirrindularitza Txapelketan. Bihar izango da Sorian (Gaztela Leon, Espainia), Elite eta 23 urtez azpikoen errepideko lasterketan. Euskadiko selekzioarekin ariko da Agirre. Jira-Bira Cycling Zarauzko klubeko Grupo Eulen taldean bigarren denboraldia ari da osatzen.

Zer esperantzarekin zoaz Soriara?
Disfrutatzeko asmoarekin noa. Aurreneko aldia izango dut Espainiako txapelketa batean; aurrez inoiz ez dut parte hartu izan, ez afizionatuetan eta ez beste mailetan. Ahal dudan neurrian, selekzioari laguntzea izango da nire egitekoa. Jende ona daukagu taldean, ea emaitza polit bat lortzen dugun.

Espero al zenuen selekziorako hautatua izatea?
Berez, ez. Zorte txarrarekin ibili naiz. Otsailean, denboraldia hasi berritan, tendinitisa izan nuen belaunean. Sendatu eta berriro lehiatzen hasi nintzenean, bigarren lasterketan erori eta lepauztaia hautsi nuen. Ebakuntza egin eta zortzi egunera itzuli nintzen lehiaketetara, eta harrezkero ez dut beste gorabeherarik izan. Urrakiko Igoeran zazpigarren sailkatu nintzen, eta Bidasoako Itzulian aurreneko gipuzkoarra izan nintzen sailkapen nagusian. Baina ez nuen espero selekziora joatea. Aukera polita da, eta joateko gogoz nago.

Grupo Euleneko lau zineten joatekoak, baina hiru izango zarete azkenean.
Bai, Gorka Etxabe ez da joango azkenean, birusen bat baitauka. Oier Ibarguren azpeitiarra, Iñigo Altuna lasartearra eta ni izango gara taldean. Guztira, bederatzi-hamar txirrindulari gara selekzioan.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Gainerako taldekideek Tolosan izango dute proba larunbatean, eta bertan arituko dira Madariaga, Serrato, Kortabarria, Lagnet, Garikano eta Gallego.