Maite Oviedoren irudiak erakusgai daude Lukasen

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 23a, 16:12
Maite Oviedok landutako irudietako bat.

Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta abuztuaren 17a bitartean egongo da ikusteko aukera.

Erakusketa berria zabaldu berri dute Ipar kaleko Lukas ardotegian. Oraingo honetan, Maite Oviedok eskuko telefonoarekin landutako irudi sorta paratu dute. Bere esanetan, "erakusketa honetan ikus ditzakezuen irudi guztiak nire mugikorrean eginak dira, atzamarrez edo punteroa erabiliaz".

Lagun baten bitartez ezagutu zuen euksrri digitala erabiltzea zer den: "Buruan biraka dabilkiguna irudikatu, marraztu edota argazkiak tuneatzeko aukera, alegia".

Irudi digitalaren bidez, "era erraz eta arinean, sentsasioz nahiz emozioz irudikatzeko eta kolorez hornitzeko aukera" izan du Oviedok: "Jasotako emaitzak efundoko poza sortzen dit. zerbait magikoa duela iruditzen zait".

Irudiok lantzerakoan asko gozatu duela nabarmendu du, eta "bide batez, ikusleak ere gozatzea pozgarria litzateke niretzat!". Erakusketa abuztuaren 17ra arte egongo da ikusgai.