Sanpelaioak 2017

Nerea Isusik jaso du Aginte Makila

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 25a, 13:39

Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiak eguerdian jaso du makila, Xabier Txurrukaren eskutik.

Ekitaldian izan dira umeen danborradako gainontzeko zuzendariak ere: Azken Portutik irtengo den taldeko zuzendari Garazi Uyarra eta Nora Hernandez; Iñurritzatik aterako den taldeko zuzendari Julen Taboada eta Alex Aguado; Isusirekin batera, Vista Alegretik irtengo den taldeko zuzendari Asier Egaña eta Nahia Sanz zein Ibai Diaz, Itxasmenditik aterako den taldeko zuzendariak.

Makila jaso ondoren, jaiak iragartzeko txupinazoa bota du Isusik, alkatearekin batera. 18:30ean irtengo dira danbor-jole eta desfileko kideak lau auzotatik, eta 20:00etan Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira guztiak, elkarrekin jotzeko.