Bosgarren postuan kokatu da Enbata

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2017ko eka. 27a, 10:49

A post shared by zarautzarraun (@zarautzarraun) on

Lehen hitzordua Portugaleten (Bizkaia) izan zuten gizonezkoek, larunbatean. Donostiarra nagusitu zen norgehiagokan, eta Zumaiako trainerua (20:08.77) hirugarren sailkatu zen, Santurtziren atzetik; bosgarrena izan zen Getaria (20:22,69), zazpigarrena Zarautz (20:38,72), eta hamabigarrena iritsi zen Orioko bigarren trainerua (20:38,72).

Igandean, Getarian jokatu zuten estropada, eta Donostiarrak irabazi zuen bandera; eskualdeko taldeen artean, Zumaiako Telmo Deun izan zen azkarrena, 22:02,32 denbora behar izan zuen estropada amaitzeko. Ontzi hori bosgarren sailkatu zen, baina oso gertu izan zuen seigarren iritsi zen Zarautz, 33 ehunenekogatik hartu zion aurrea.
 
Ligako lehen estropadaren harira, ZAEko batzordeko kide Gaizka Garmendiak aipatu zuen moduan, «lehia polita» dago eskudealdeko ontzien artean, oso parekatuta daudelako; denboraldian zehar norgehiagoka estuak ikusteko aukera izango dute arraunzaleek. Igandean, Zumaia bosgarrena izan zen, Zarautz seigarrena, Orio B (22:11,14) zazpigarrena eta Getaria zortzigarrena (22:17,07).

KAE 1 ligako sailkapen nagusiari dagokionean, Zumaia laugarren postuan kokatu da 25 punturekin, eta ohorezko txandan ari da lehian Donostiarra, Santurtzi eta Lekeitiorekin batera. Dena dela, gertu du Zarauzko trainerua, 23 punturekin sailkapenean bosgarrena dago.

Hurrengo estropada larunbatean jokatuko dute, Zumaian.