Sanpelaioak 2017

Gorritxorekin disko festa

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 27a, 12:26

San Pelaio bigarrena da gaurkoa, haurren eta gaztetxoen eguna. Eguerdian, Hiru Klubaren disko festa izan da Lege Zaharren enparantzan, Gorritxo eta gainerako pertsonaiekin. Ekitaldiek arratsaldean jarraituko dute, Iñurritzan: haur parkea, nerabeentzako gunea, apar festa eta haurrentzako erromeriarekin.