Zabalik dago Mitxelenako aparkalekua

Zarauzko Hitza 2017ko eka. 30a, 11:44
Mitxelenako aparkalekua irekita dago (Zarauzko Udala).

Mitxelena kaleko aparkalekuak erabilgarri daude atzotik. 70 autorentzat egokitu dute gunea, eta TAO biguna ezarri dute, Kortazarren eta Eguzki Izarran bezala. Beraz, 5 euro ordaindu beharko dira egun osoan autoa bertan uzteagatik; egun erdiz aparkatzeagatik, berriz, 2,5 euro.