Herri kirolak, Elkanoko sanpedroetako azken egunean

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 2a, 16:48

Gaur dute San Pedro jaietako azken eguna Elkanon. Meza nagusiaren ondoren, herri kirol jaialdia izan da, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituta. Arratsaldean, 18:00etan hasita, idi proba jokatuko dute, eta erromeriarekin biribilduko dituzte jaiak auzo horretan.

Erlazionatuak