Donosti Cup txapelketako hainbat partida jokatuko dituzte Astin

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 3a, 11:26

Aurreko urteetan bezala, txapelketako sailkapen nahiz kanporatze faseak jokatuko dituzte Asti kirolgunean.

Gaur goizean hasi dira lehiatzen zelai artifizialean, eta asteazkena bitartean, sailkatze partidak izango dituzte jokoan; ostegunean, berriz, play-off kanporaketak jokatuko dituzte.

Ostegunean, era berean, G14 eta G16 mailetako emakumezkoen txapeldunen ligako hiru partida izango dira ikusgai belar naturaleko zelaian: final hamaseirenetako bi eta final zortzirenetako bat, alegian.