Eneritz Furyak, Arranopolako udako zikloko lehenbiziko gonbidatua
Zarauzko Hitza
2017ko uzt. 4a, 11:16
Ostegunean eskainiko du kontzertua Arrano taberna atarian, Arranopola kultur elkarteak antolatuta. Eneritz Furyak Kasernarat taldeko abeslaria zenak bere lehen lana kaleratu du eta hori aurkeztuko du, 20:30etik aurrera.