Xeyko langileak greba mugagabean daude astelehenetik. Enpresak dagoeneko lau nomina zor dizkie, eta oraindik ez dute enpresaren etorkizunari buruzko informaziorik jaso. Xey bideragarria dela sinesten dute langileek, eta lanpostuak mantentzeko eskaera egin diete enpresako akziodun nagusi diren Eusko Jaurlaritzari eta Vitoriano Susperregi enpresariari. Akziodunen aldetik inbertsiorik egon ezean, langileen susmoa da aste honetan bertan erabaki dezaketela jabeek enpresa itxiera prozesu batera eramatea.