Kalerki 2017

Kalerki 2017 jaialdiko egitaraua

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 6a, 11:00

Hamabi emanaldi eta ikastaro bat eskainiko dituzte Kalerki Zarauzko XXIV. Kale Antzerki Jaialdian, gaur arratsaldean hasi eta larunbat gauerdia bitartean.

Gaur, uztailak 6
19:30. Sardiña bakalau animazio ibiltaria (estreinaldia), Anita Maravillas Teatroaren (Euskal Herria) eskutik, Zigordia kalean.

20:00. Sonata a cuatro pies oinekin antzerkia, Teatro dei Piedi (Argentina/Italia) taldearen eskutik, Frontoi Txikin.


Bihar, uztailak 7
19:00. Dira, dira, zezenak dira entzierroa zezen puzgarriekin, Recortauro (Madril, Espainia) taldearekin, udaletxe aurretik abiatuta.

20:30. Mr. Pichichi umorezko ikuskizuna, Philotajole (Euskal Herria) taldearen eskutik, Frontoi Txikin.

22:00. Clowna eta komedia nahasten dituen Lapur minak antzerki ibiltaria, Cia. Tornadorekin (Euskal Herria), udaletxe aurretik abiatuta.

23:00. Escaparate vivo instalazioa, Matias Zanottiren (Madril, Espainia) eskutik, Modelo aretoko erakusleihoan.


Etzi, uztailak 8
19:00. Surfer clown inprobisazioa eta clown parodia, Yeyo Guerrerorekin (Andaluzia, Espainia), malekoian (Duke Enea parean).

20:00. El fin de las cosas dantza garaikidea, Doos Colectivo (Euskal Herria) taldearen eskutik, malekoian (Dama parean). Karrikan deialdian aukeratutako lana.

20:30. Naufragio universal dantza ikuskizuna, Marco Vargas eta Chloe Brule (Andaluzia, Espainia) dantzarien eskutik, malekoian (Dama parean).

21:00. Birjantzi desfilea, Modelo aretoaren kanpoaldean. Matias Zanottik gidatutako birjantzi tailerreko ikasleek egindako lanekin desfilea.

22:00. Sagartu ikuskizuna (estreinaldia), Oinkari Dantza Taldearen eta Hika Teatroaren (Euskal Herria) eskutik, Munoa plazan.

23:00. Escaparate vivo instalazioa, Matias Zanottiren (Madril, Espainia) eskutik, Modelo aretoko erakusleihoan.

23:30. Anabas perkusio ikuskizuna, Lekittoko Deabruak (Euskal Herria), malekoian.