Euskadiko Gazteriaren Kontseilua: "Eraso guztiak izan beharko lirateke genero indarkeria bezala ulertuak"

kudeatzailea 2017ko uzt. 6a, 13:02

EGK-k ondorengo oharra zabaldu du sare sozialen bidez, gaur goizaldean sexu erasoa salatu duen emakumeari elkatasuna adieraziz.

"Emakume gazte batek gaur goizean salatu du Zarautzen erasotua izan dela.

Pasa den astean herri berdinean beste salaketa bat jaso zen.

Hau esanda, lehenik, EGK-k bere elkartasuna adierazi nahi dio erasotua izan den emakumeari, hala nola, salaketa egiteko ausardia txalotu.

Gogorazi nahi dugu 1/2004 Legeak Genero Indarkeria moduan ulertzen ez dituen kasuak daudela. Hau dela eta, aldarrikatzen dugu emakume izanagatik bizi ditugun hure ongizatearen aurkako eraso guztiak izan beharko liratekeela genero indarkeria bezala ulertuak. Emakume erasotu baten eta beste baten arteko desberdintasunik egin gabe.

Oraindik ere gazterian hain larri eta latza den indarkeria matxista ematea guztiz onartezina deritzo Kontseiluak eta honen aurka egitea guztion erantzukizuna dela gogorarazi nah du.

Hau dela eta, gertatutakoaren salaketa honen bitartez Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazterian ere ematen den matxismoa salatu eta emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna ezinesteko, oinarrizko eta zeharkako duen gazteriaren eraikuntzan bere konpromisoa berresten du".

Erlazionatuak