Dagoeneko eman daiteke izena futbol eskolan

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 10a, 11:42
Futbol Eskolako Festako irudi bat. (Zarauzko Futbol Eskola)

Zarautz Kirol Elkarteko Futbol sailak dagoeneko zabaldu du 2017-2018 denboraldirako izena ematea epea. Jakinarazi dutenez, "balore hezigarrietan oinarritutako futbola, lagun berriak ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukera" izango dute parte hartzaileek. Interesa dutenek Futbol Eskolako webgunean eman dezakete izena eta baita informazio osoa jaso ere. Antolaketa lanak errazteko, izen-ematea lehenbailehen egitea komeni da. Guraso Bilera iraileko azken astean egingo dute.