Hondartzaren zaintza sustatzeko informazio puntua jarri dute Munoan

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 12a, 17:45

Hilaren 18ra arte egongo da zabalik Munoan, egunero, 11:00etatik 19:30era. Bertan hondartzen erabilera eta zaintza arduratsua sustatzeko gomendioak emango dituzte. Emaus Gizarte Fundazioak toldo zaharrekin sortutako material berria ere egongo da eskuragarri bertan.