Gipuzkoako txapelketan lehiatuko da ZAE gaur

Baleike.eus 2017ko uzt. 12a, 14:51
Hasteko, beteranoetako txapelketa jokatuko da, eta bertan jokatuko dute zarauztarrek, zumaiarrekin eta Fortunarekin batera.

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da gaur, 18:00etatik aurrera, Getariako uretan.

Gizonezkoetan, lehen txandan, Lapurdi, Hibaika eta Mutriku arituko dira. Hirugarrengoan aterako dira faboritoak: Orio, Hondarribia, San Juan eta San Pedro.

Hasteko, beteranoetako txapelketa jokatuko da eta bertan izango da Zumaia. Fortuna eta Zarautz izango ditu aurkariak.

Beteranoen ondoren, emakumezkoen txapelketa jokatuko da. Lehen txandan Hernandi, Arraun Lagunak eta Donostiarra arituko dira, eta bigarrengoan San Juan, Hibaika eta Orio.