Urriaren 20an estreinatuko dute ‘Aundiya’ filma

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 12a, 17:16
'Aundiya' filmaren kartela.

Iaz egin zituzten filmaketak, besteak beste, Zarautzen. Jon Garaño eta Aitor Arregi zinemagileak Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren bizitzan oinarritu dira filma egiterakoan.

Uda ostean, urriaren 30ean, estreinatuko dute Aundiya filma. Eskualdeko hainbat herritan filmatu zituzten filmaren zatiak iaz, tartean, Zarautzen. Jon Garaño eta Aitor Arregi zinemagileak Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren bizitzan oinarritu dira filma egiterakoan. Handia Altzoko baserri batean jaio zen 1818an, eta gaitz batek jota, etenik gabe hazten hasi zen. 2,42 metro luze izateraino iritsi zen Eleizegi.

Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Iñigo Aranburu, Ramon Agirre eta Aia Kruse dira filmean parte hartu duten aktoreak. Eta Moriarti eta Irusoin ekoiztetxeek egin dute lana, Loreak filmaren egileek, hain zuzen.