D' Capricho bikotearen kontzertua, hilaren 20an

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 14a, 13:43
Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen dute D' Capricho taldea.

Arranopola kultur elkarteak hainbat kontzertu antolatu ditu uda sasoirako. Aurreko ostegunean, hilaren 6an, eman zion hasiera udako egitarauari, eta hurrengo saioa datorren ostegunean, uztailaren 20an, izango da. Kasu honetan,  D' Capricho bikote kubatarra izango da gonbidatua. Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek 20:30ean hasiko dute emanaldia, Arrano tabernaren atarian.