Halterofilia erakustaldi ederra eman zuten atzo, Zarauzko itsas pasealekuan

Zarauzko hitza 2017ko uzt. 16a, 08:56

VI. Jose Mari Illarramendi Saria jokatu zuten atzo, Zarautz Kirol Elkarteko Halterofilia atalak antolatuta.

Atzo arratsaldean VI. Jose Mari Illarramendi Halterofilia Saria jokatu zen, Zarauzko itsas pasealekuan. Ikuskizun ederra eman zuten parte-hartzaileek, eta herritar eta mordoak jarraitu zuen saioa. Horrez gain, haurrei halterofilia erakusteko jolasak ere egin zituzten txapelketaren aurretik.

Nesken ataleko argazkiak Zarautz Halterofiliarenak dira.