Karramarro Fest antolatu dute larunbaterako

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 17a, 11:23

Udalaren eta Haize-Orratz gaztelekuaren laguntzarekin, Zarauzko disko jartzaile gazteek festa berezia antolatu dute, "udako jai giroari ekarpen fresko bat egin nahian". Larunbatean izango da Karramarro Fest, Desertu Txikian, 19:00etatik 23:00etara. Davila, Imperial, Avery, Tub, Ephy eta Jokin Reez disko jartzaileek girotuko dute festa.