Martxan da XXXIII. Basarri Bertsopaper Saria

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 17a, 11:35

Lanak uztailaren 31era arte aurkez daitezke Kultura sailean. Irabazleak 1.500 euro eta txapela eskuratuko ditu, eta 1.000 euro eta oroigarria bigarren sailkatzen denak.

Urtero legez, Zarauzko Udalak Basarri Bertsopaper Saria antolatu du, euskara suspertu eta bertsogintza laguntze aldera. Dagoeneko aurkez daitezke lanak sariketara. Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertsopaper aurkeztu ahalko ditu sariketara, bakoitzak gutxienez zortzi bertso izan beharko ditu, eta horiek originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Norberak erabakiko du zein gai jorratu bertsopaperetan.

Lanek makinaz idatzita egon beharko dute, bertsotik bertsorra bi lerro zuri utzita. Orriaren alde batean bakarrik idatzita bidali beharko dira, izengoiti batekin sinatu beharko dira eta aparteko gutun azal itxi batean egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta gainontzeko xehetasunak) zehaztu.

Lanak uztailaren 31era arte aurkez daitezke; Kultura sailera (Sanz Enea kultur etxea, Nafarroa kalea 22, 20800 Zarautz) bidali beharko dira. Informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek bertara deitu (943-005120) edo idatzi (kultura@zarautz.eus) dezakete.

Epaimahaiak irailaren 1ean emango du jakitera irabazleak nortzuk diren. Irabazleak 1.500 euro eta txapela eskuratuko ditu, eta 1.000 euro eta oroigarria bigarren sailkatzen denak.