Lore eta landare azoka izango da larunbatean

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 17a, 18:11
Askotariko lore eta landareak jarriko dituzte salgai larunbatean.

Zigordia kalean jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara.

Larunbatean, bertako zein kanpoko saltzaileek landare eta lore aukera zabala eskainiko dute azokan: barnekoak, sasoikoak, usaindunak, zuhaixkak, besteak beste. Horiez gain, bertan izango dira salgai landareetatik eratorritako askotariko produktuak: xaboiak, produktu kosmetikoak, sendagai naturalak, haziak, sendabelarrak, lore lehorrak zein pitxiak. Herritarrek ekoizleekin harreman zuzena izateko aukera izango dute.