'Just wait' dokumentala emango dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 18a, 10:55
'Just wait' dokumentalaren kartela

Javi Juliok zuzendutako Just wait filma eskainiko dute ostegunean, Antoniano aretoan. Greziako Chios irlan errefuxiatuen krisiari buruzko lanaren emanaldiaren ostean, solasaldia izango da zuzendariarekin. Bertan izango da baita ere Itsas Salbamenduko kide Iñigo Gutierrez, erakunde horren lanaren eta errefuxiatuen egoeraren nondik norakoak azaltzeko. 19:00etan hasiko da Hotz Zarautz taldeak antolatutako ekitaldia.