Torreoian kanpaldia egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 18a, 13:56
Norberak eraman beharko ditu kanpina eta afaria.

Torreoia Bizirik taldeak antolatu du ekitaldia. Parte hartzaileek kanpina eta afaria eraman beharko dute; gosaria, berriz, Torreoia Bizirikek eskainiko du. Gaua ingurune horretan pasatzeko aukera eskaintzeaz gain, bestelako saioak ere izango dira: altxorraren bila eta bestelako jolasak, esaterako. Adin guztietako herritarrek har dezakete izena. Izena Vista Alegreko elkartean eman beharko da. 18:30ean elkartuko dira ostiralean.