47. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldiko taldeen inguruko xehetasunak

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 20a, 17:43

Helduak

  • Lehenbiziko taldea. 11:30ean irtengo dira. 45 minutuan baino gutxiagoan osatuko dute zeharkaldia eta txapela beltza eramango dute.  322 lagunek osatuko dute taldea.
  • Bigarren taldea. 11:40ean irtengo dira. 45-50 minutu artean osatuko dute zeharkaldia eta txapela berdea eramango dute.  512 lagunek osatuko dute taldea.
  • Hirugarren taldea. 11:50ean irtengo dira. 45- 52 minutuan osatuko dute zeharkaldia eta txapela zuria eramango dute.  631 lagunek osatuko dute taldea.
  • Laugarren taldea. 12:00etan irtengo dira. 60-70 minutu artean osatuko dute zeharkaldia eta txapela urdina eramango dute soinean. 423 lagunek osatuko dute taldea.
  • Bosgarren taldea. 12:10etan irtengo dira. 70-80 minutuan osatuko dute zeharkaldia eta txapela horia eramango dute. 305 lagunek osatuko dute taldea.
  • Seigarren taldea. 12:20etan irtengo dira. 80 minututik gora beharko zeharkaldia osatzeko eta txapela arrosa eramango dute. 307 lagunek osatuko dute.
  • Txapel laranjadunak ezintasunen bat dutenak izango dira. Edozein taldetan har dezakete parte, markaren arabera.


Haurrak

  • Infantilen taldea. 10:30ean hasita, 2003 eta 2006 bitartean jaiotako 135 haurrek–82 neske eta 53 mutilek– 800 metro egingo dituzte igerian hondartza inguruan, Munoa parean.