Galiziako Eguna ospatuko dute igandean, Iñurritzan

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 20a, 18:00
Olagarroa eta Galiziako bestelako produktu gastronomikoak dastatzeko aukera izango da igandean.

Urtero legez, askotariko ekitaldiak antolatu ditu Carballeira elkarteak Galiziako Egunerako, iganderako. 10:30etik hasita, musika, dantza eta Galiziako produktu gastronomikoak  dastatzeko aukera izango da Iñurritzako zelaian. Larunbatean, berriz, gaita poteoa egingo dute herriko kaleetan Grupo Os Agarimos taldeak girotuta, 19:30ean hasita, eta ondoren emanaldia eskainiko du talde berak Musika plazan, 23:00etan hasita.

EGITARAUA

Uztailak 22, larunbata
19:30. Gaita poteoa, herriko kaleetan, Os Agarimos taldearekin.
23:00. Os Agarimos taldearen emanaldi folklorikoa, Musika plazan.

Uztailak 23, igandea
10:30. Alborada, Iruñeko Santiago Apostol, Masustegiko Gurop Os Agarimos eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
11:00. Meza, San Pelaio ermitan.
13:00. Dantza saioak, Iruñeko Santiago Apostol, Masustegiko Gurop Os Agarimos eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
16:30. Zarauzko Montetxio koruak lau kanta abestuko ditu.
17:00. Atsedenik gabeko jaia: musika eta dantza Iruñeko Santiago Apostol, Masustegiko Gurop Os Agarimos eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
Egun osoan, bazkaria Iñurritzako zelaian, olagarroa, lakoia, enpanada, tartak, gazta eta Ribeiro nahiz Albariño ardoa; prezio herrikoiak.