Orthezeko Klasika irabazi du Oier Ibarguren

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 24a, 11:23

Zarauzko Grupo Eulen taldeko Oier Ibarguren txirrindulari azpeitiarrak Orthezeko Klasika (Okzitania) irabazi zuen larunbatean. 2,4 kilometroko zirkuituari 30 buelta eman zizkion , eta horretarako, ordubete eta 42 minutu behar izan zituen. 70 parte hartzaile inguru lehiatu ziren; horien artean gehienak, frantziarrak. Ez da proba horretan Ibargurenek parte hartzen duen lehen aldia, baina bai irabazten duen lehena. “Oso pozik” hartu zuen saria.