'Kultur dealers'-eko makina erabilgarri dago Merkatu plazan

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 26a, 11:43

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultur Dealers ekimenak lau hizkuntzatan idatzitako mikrokontakizunak herritarren eskura jarriko ditu. Hala, hainbat herritan jarri dituzte mikrokontakizunak eta pentsamendu testuak banatuko dituzten makinak. Zarautzen, Merkatu plazan atondu dute. Horren bidez, 200 egile baino gehiagoren 300 kontakizun motz eskura daitezke.