Abuztuan ere izango dira Iñurritzako biotopora bisitak

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 27a, 15:28

Lau ostiraletatik bitan irteerak goizetan izango dira.

Agenda 21 sailak  eta Aranzadi elkarteak antolatuta, dunetako landareak eta biotopoko hegaztiak ezagutzeko irteerak egin ohi dituzte ostiraletan. Bihar izango da uztaileko azkenengo irteera, eta «izan duen arrakasta ikusita», abuztuan ere jarraipena emango diote. Aldaketa bat izango da, ordea:  lau ostiraletatik bitan irteerak goizetan izango dira. Beste biak arratsaldez izango dira. 943-890377 telefonora dei daiteke izena emateko.