Gaur jokatuko dute emakumezkoen paleta txapelketako finala

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 27a, 14:13
Lehenbiziko jardunaldiko irudi bat.

Atzo jokatu zituzte Emakumezkoen Frontoi Txikiko Paleta Txapelketako finalerdiak. Itxaso Erasun eta Janire San Sebastianek 30-22 irabazi zieten Ainhoa Urien eta Maddalen Etxeberriari, eta Garazi zein Nahia Eizmendi nagusitu ziren, berriz, Idoia Tejedorren eta Maitane Saroberen aurka, 30-13 emaitzarekin.

Atzoko irabazleek–Erasun eta San Sebastian zein eizmenditarrak– neurtuko dituzte gaurko finalean indarrak. Beste bi bikoteak–Urien eta Etxeberria zein Tejedor eta Sarobe–, berriz, nor baino nor ariko dira 3. eta 4. postuetan sailkatzeko. 18:30etik aurrera izango da, Frontoi Txikin.