Atzo arratsaldean jokatu zuten Emakumezkoen Frontoi Txikiko IX. Txapelketa finala. Janire San Sebastian eta Itxaso Erasun nagusitu ziren. 30-27 emaitzarekn irabazi zieten Garazi eta Nahia Eizmendiri. Finalaren aurretik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izan zen. Ainhoa Urien zein Eider Otaegi sailkatu ziren 3. postuan, eta Idoia Tejedor zein Maitane Sarobe 4.an, 30-24 eginda.