Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak 2017

Abuztuaren 5ean jokatuko dute Azken Portuko Mus Txapelketa

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 28a, 12:18
15:30ean eman beharko da izena, Plaza Gorrian.

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festen atarian, CXXVII. Mus Txapelketa antolatu dute. Abuztuaren 5ean, datorren larunbatean, izango da, 16:00etatik aurrera. Izena egunean bertan eman beharko da, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago, Plaza Gorrian. 20 euro ordaindu beharko dira bikoteko, eta askotariko sariak banatuko dituzte irabazleen artean.