Irudietan: Donostiako Klasikoa Nafarroa kaletik igarotzen

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 29a, 12:35

12:15 baino lehenxeago igaro da 37.Donostiako Klasikoko tropela Nafarroa kaletik. Jende ugari gerturatu da etorbidera txirrindulariak ziztu bizian pasatzen ikustera eta haiek animatzera. Guztira, 231 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, eta aurreikusi dute 17:30-18:00ak aldera itzuliko direla Donostiara. Lasterketaren amaieran, omenaldia egingo diote Haimar Zubeldia Zarauzko bizilagunari.