Hunkituta esan dio agur Zubeldiak ibilbide profesionalari

Zarauzko Hitza 2017ko uzt. 29a, 18:10

Hunkituta jaso du aitaren eskutik txapela eta Josune emaztearengandik lore sorta Haimar Zubeldia Zarauzko bizilagunak, 37. Donostiako Klasikoa amaitutakoan. Aurreskua egin diote omenaldi gisa (bideoan ikusgai). 20 urteko ibilbidea itxi eta profesional ibilbideari agur esan berri dio gaur txirrindulariak, eta txalo zaparrada batekin agurtu dute bertaratu direnek.