Lehenbiziko aldiz, GdM Zarautz Modan ekitaldia antolatu dute datorren larunbaterako, abuztuaren 5erako. Moda pasarela izango da malekoian, gauez. Gipuzkoa de Moda elkarteak antolatu du ekitaldia, Murkil dendarien elkartearekin eta Zarauzko Udalarekin elkarlanean.
Bertan, Murkileko 19 dendek hartuko dute parte: Ciclos Eizagirre, Charanga, Benetton, Vulcano, Maiur, Mane, Garmen, Dina, Transit, Josune XL Moda, Strategia Bicolore, Pedrosa, Izar optika, Zarautz optika, Itziar Oregi, Leonce, Dody's, Roimi & Mercedes de Miguel eta Atelier Nupcial establezimenduek, hain zuzen ere. Era berean, Indarbi eta Niu Nature arduratuko dira estilismoaz.
22:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da.