Gaizka San Miguel zarauztarra fitxatu du Anaitasunak

Urola Kostako Hitza 2017ko abu. 1a, 18:34
(Argazkia: Anaitasuna)

Gaizka San Miguel Silvan (Zarautz, 1997) Azkoitiko Anaitasunaren mutilen lehen taldeak 2017-2018 denboraldirako egin duen zazpigarren fitxaketa da. Realetik dator Anaitasunako jokalari berria, eta zelai erdian jokatzen du. Azken bi asteetan Anaitasunarekin entrenatu du San Miguelek, eta Josu Juaristi kirol arduradunak joan den ostiralean aurkeztu zuen erdilaria. Zarautzen hasi zuen bere futbol ibilbidea, eta kadete mailan, Antiguokora joan zen. Hiru denboraldi egin zituen bertan, eta 2015ean Realak fitxatu zuen. 16 eta 18 urtez azpiko euskal selekzioan jokatutakoa da San Miguel.