Zarauztarren %20ak euskaraz egin du 2016ko errenta aitorpena

Urola Kostako Hitza 2017ko abu. 3a, 14:32

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen ahalegin berezia egiten ari dira euskara arloko eragileak. Besteak beste, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu zuten UEMAk eta hainbat udalek, eta gaur jakinarazi dituzte 2016ko errenta aitorpeneko datuak. Zarautzen, 11.705 lagunek egin du errenta aitorpena, eta horietatik 2.392 herritarrek euskaraz, %20,44ak, hain zuzen ere.