Aiako festetara joan-etorria egiteko autobus zerbitzu berezia izango da gaur

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 9a, 13:23
Besteak beste, su bolak botako dituzte gaur gauean Aiako kanposantuko zelaian, Sahararen alde.

Zumaia, Zarautz, Orio eta Aia lotuko dituen autobus zerbitzu berezia eskainiko du Lurraldebusek gaur, azken herri horretako festak izanda. Hain zuzen ere, bertara joateko zein Zarautzera itzultzeko zerbitzua martxan izango da gauez. Ikusi ordutegiak atxikitako dokumentuan.