Gaur inauguratuko dute Eduardo Alsasuaren erakusketa
Zarauzko Hitza
2017ko abu. 10a, 10:00
Eduardo Alsasua gasteiztarraren pintura erakusketa indibiduala gaur zabalduko dute, Torre Luzean. 19:00etan izango da inaugurazioa, eta hortik aurrera, irailaren 24ra bitartean izango da ikusgai, egunero, 18:00etatik 20:00etara.