Dagoeneko eman daiteke izena kiroldegiko ikastaroetan

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 10a, 17:00
Tartean, haurrentzat igeriketa ikastaroak eskainiko dituzte, hainbat mailatan.

Urtero legez, eskaintza zabala antolatu du Aritzbatalde kiroldegiak ikasturte berrirako. Helduentzat zein haurrentzat askotariko ikastaroak eskainiko dituzte, eta dagoeneko aukera dago izena emateko. Haurren ikastaroetan irailaren 15era arte eman daiteke izena, eta plazan nori egokitu zaizkienirailaren 20an jakinaraziko dute. Helduen kasuan, irailaren 7ra arteko epea dago izena emateko. Irailaren 13an jakinaraziko dituzte izena eman dutenen artean nori egokitu zaion plaza bakoitza.