Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festak 2017

Kiroldegian egingo dituzte santaklaretako arratsaldeko jarduerak

Zarauzko Hitza 2017ko abu. 10a, 16:57
Ume jolasak, krosa eta Jalgiren erakustaldia Aritzbatalde pilotalekuan izango dira.

Eguraldi txarra medio, santaklaren barruko arratsaldeko ekitaldiak Aritzbatalde pilotalekuan izango dira, goizekoen antzera. Orain ume jolasak ari dira egiten, 18:00etan Azken Portuko Auzo Krossa jokatuko dute 6-9 urte artekoek zein 10-14 urte bitartekoek eta 19:00etan, berriz, Jalgi dantza taldeak erakustaldia eskainiko du. Txokolatada, berriz, Plaza Gorrian izango da.